Garestiak dira Apple-en ordenagailuak? 5 urte dauzka nire portatilak eta sistema operatiboaren azken bertsioarekin oso ondo dabil. Ezagutzen dut jendea 5 urte hauetan 3 portatil erosi dituena. Garestiak dira?

Portatilak berriztu berri, iMac-ak duela gutxi, iPod-ak ere… argi gelditu da zuriari agur esan behar diogula. Dagoeneko zuriak diren gauza bakarrak gehigarriak dira, sagua, teklatua, airport desberdinak eta Mac Mini-aren goikaldea. Zuria beraz gehigarrientzako utziko dute.
Eta Mac Mini-aren diseinu berria dator urtarrilean, ziur (ez dut sinesten desagerpetuko denik). Zelakoa izango den, aluminiozkoa, txikiagoa eta merkeagoa. Ez da askorik merketuko baina beno. Tamaina Time Capsularena gutxi gora behera, zabaleraz behintzat berdina.
iPod-etan argi gelditu da iPod classic deritzona desagertuko dela, Nanoaren azken bertsioa izango dela gurpiltxoarekin eta ukimenezko pantailadun iPhone eta iPod Touch txikiak irtengo direla.
Eta azkenik Mac Pro-a berriztuko dute gehienbat Display Port berria duen Txartel grafiko bat eskainiz eta DDR3-dun RAM-arekin.