Supercook
Sukaldaritza / Gastronomía | (0)
Askotan gertatu ohi zait sukaldean nagoela hozkailua zabaldu eta zer prestatuko dut gaur bazkaltzeko?
Supermerkatura joatean askotan ez dakit ondo zer erosi, beti pentsatzen dut gauza berri bat egiteko zeozer erostea baina betikoa erosten bukatzen dut normalean. Eta gero jatekoa prestatzera noanean ez zait normalean egiten dudana baino bururatzen. Azken finean normalean izaten ditudan produktuak erabiltzeko errezeta erabilietatik ez naiz irtetzen. Produktu berdinak eta errezeta berdinak.
Horregatik bururatu zitzaidan oso interesgarria izan litekeela zuk dauzkazun produktuak jarri eta errezeta desberdinak proposatuko lituzkeen web gune bat. Ideiari buelta batzuk ematen pasa nituen aste batzuk, izena eta diseinua ere ia eginda nituen. Web gune ...