Diseinatzaile / Diseñador
Diseinua / Diseño | (0)
Duela este bete bideo batzuk ikusten nenbilen Mexikoko Unibertsitate batean egindako elkarrizketa batzuen inguruan. Eta nire buruari galdera bat egin nion:
Zer da garrantzitsua diseinatzaile grafiko batean?
Tituluak? Titulua duten asko egia esan ez daude diseinu munduan lanean eta ez daukate interes askorik. Ezin al du autodidakta den pertsona batek ikasketa batzuk bete dituen pertsona batek dakiena jakin? eta gehiago? Titulua ez da izendatzaile bat izan behar laguntza bat baizik. Laguntza oso ona, izugarri laguntzen duena, asko irakatsiko dizuna, baina ez da beharrezkoa.
Esperientzia? Oso garrantzitsua da dudarik gabe, asko hobetzen da esperientziarekin baina asko egiten duenak ondo egiten duela esan nahi du? Egiten duena beti berdin egiten badu? Ez badu hobetzeko interesik? ...