Duela egun gutxi irratia.com saioan Xabi Strubell elkarrizketatu zuten.
Ezagutzen nauenak badaki betidanik “Dut” taldearen jarraitzaile sutsua naizela, nire diska maiteena “At” izan dela beti, musikak pilak jartzen dizkidalako eta gehienbat letrak izugarriak iruditzen zaizkidalako. 16 urte bete berri eta horrelako testuekin aho zabalik gelditzen nintzen:
Kimaketak egiten ditu zuhaitzak zuzenak,
ukapenak sortarazten ditu pertsona errenak
sustrairik gabeak. Sortu eta hazi: Munduan
urtu ta ukapenari aurre egin, pertsona gisa
garatu eta adarrei eutsi bortsakeria galeraziz.
Ekintza zuzena gure bizitzen gain, berjabetza.
Banatu zirenetik beti egon naiz adi ea partaide bakoitzak ze proiektu berri hasten zuen edo nondik zebiltzan. Galder eta Joseba “Kuraia”-rekin buru belarri jarri ziren eta Xabi berriz bere kabuz musika sortzen hasi, Anariri laguntzen zion bitartean.
Anarirekin hasierako disketan sortu zen talde izugarri horretan gauza benetan ederrak egin zituzten baina bakarka hasitako proiektuek baziruditen ez zutela osotasuna lortzen. Orain berriz “Zura“-ren bigarren diskak (Kiribil) badirudi berriro eskaintzen digula Euskal Herriko gitarjole eta sortzaile onenen artean dagoen Xabi.
Faltan botatzen nuen nik.
Loturak:
Gainera Blogari fin dabil azken aldian: Euskal Poesia Blaga Bloga
Hemen elkarrizketa entzungai:

Añada su comentario abajo , o utilice su trackback desde su sitio.
Suscribase a estos comentarios.
Trate de ser agradable y seguir con el tema propuesto.
Puede utilizar estas etiquetas : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>