Sukaldaritza / Gastronomía

Supercook

Askotan gertatu ohi zait sukaldean nagoela hozkailua zabaldu eta zer prestatuko dut gaur bazkaltzeko?

Supermerkatura joatean askotan ez dakit ondo zer erosi, beti pentsatzen dut gauza berri bat egiteko zeozer erostea baina betikoa erosten bukatzen dut normalean. Eta gero jatekoa prestatzera noanean ez zait normalean egiten dudana baino bururatzen. Azken finean normalean izaten ditudan produktuak erabiltzeko errezeta erabilietatik ez naiz irtetzen. Produktu berdinak eta errezeta berdinak.

Horregatik bururatu zitzaidan oso interesgarria izan litekeela zuk dauzkazun produktuak jarri eta errezeta desberdinak proposatuko lituzkeen web gune bat. Ideiari buelta batzuk ematen pasa nituen aste batzuk, izena eta diseinua ere ia eginda nituen. Web gune asko begiratu nituen, sukaldaritzaren inguruan milaka ikusten nituen baina ez nuen nire ideia ondo burutzen zuenik aurkitu, errezeta asko baina interakzio gutxi. Baina beti gertatu ohi den bezala, emozionatzen hasten zarenean aurkitzen duzu zure ideia zoragarri hori norbaitek zuk baino lehenago garatu duela eta zuk pentsatutako detaile guztiekin gainera.

Supercook deitzen da web gune hori. Adibidez, solomoa jan nahi zula baina ez duzula normalean egiten duzun bezala egin nahi. Ba sukaldean dauzkazun osagai desberdinak idazten dituzu eta berak solomoa eta osagai hoiekin errezeta batzuk proposatzen dizkizu. Gainera errezetak ordenatu egiten dizkizu, lehenik eta behin dauzkazun osagaiekin egin daitekeenak jarriz (ez duzu beste ezer behar egiteko) eta gero erosi behar dituzun osagai kopuruaren arabera.

Gainera errezetak banatuta agertzen zaizkizu, lehen platera, bigarrena eta postrea eta osagai konkretu bat aukeratu dezakezu errezetak oinarri horrekin bilatzeko. Nola ez, zure kontua sortu dezakezu eta horrela sukaldean dauzkazun osagaiak idatzi ondoren gordeta mantendu, gustatu zaizkizun errezetak gorde eta gordeta dauzkazun errezetak egiteko erosi beharrezko osagaien erosketa zerrenda bat ere inprimatu dezakezu. Behin osagai bat bukatzen zaizunean zerrendatik kendu eta errezeta guztiak momentuan eguneratuko dira eta erosketa zerrendara gehituko da osagai hori.

Sistema oso azkar dabil, erabiltzeko oso erraza da eta azkenean beste web gune batzuetako errezetak biltzen dituen datu base handi bat da. Epicurious edo Recipezaar bezalako web guneetara egiten du lotura eta web gune hoietan beste pertsonen iritzi eta balorazioak ikus daitezke errezetaren inguruan.

Egia esan hasiera batean bururatu zitzaizkidan detaile guztiak dauzka, era oso egokian egin dute eta behar gehienak betetzen ditu. Nik euskaraz eta gazteleraz egiteko asmoa neukan eta oraingoz Supercook hau ingelesez bakarrik dago, beraz Euskal Herrian sukaldaritzarako dugun zaletasuna kontutan izanda ez litzateke gaizki egongo euskarazko antzeko web gune bat egitea. Oraingoz ideia eginda ikustearen penarekin nago baina beharbada egunen batean berriro ekiten diot proiektuari.

Bideo honetan ikus ditzakezue web gunearen atal nagusiak:

P.D.: Aipatzekoa da ere Leioako Ostalaritza Eskolako web gunea, etiketak erabiliz dauzkan errezeten sistema nahiko egokia da.

Hacer un comentario

Añada su comentario abajo , o utilice su trackback desde su sitio.

Suscribase a estos comentarios.

Trate de ser agradable y seguir con el tema propuesto.

Puede utilizar estas etiquetas : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*Campos obligatorios