Apple

Mac-ero

Hasteko esan beharra dut Apple-en produktuekin nahikotxo emozionatzen naizela. Ez naiz guztiz erotzen beste asko bezala baina egia esan alde onak errazago ikusten dizkiet eta alde txarrak nire subkontzientziak ez ditu ikusi nahi. Duela 6 bat urtetik nabil Apple-en produktuak erabiltzen eta liluratuta hasi banintzen ere azken aldian ez nabil horren itsu. Oraindik ere hardware eta software aldetik hautaketa onena direla argi daukat eta beste plataformak nahiko urrun gelditzen zaizkiola ere, erraztasunaren aldetik (GNU/Linux adibidez ni bezalako erabiltzaile batentzat ez da horren erraza eta erosoa) eta egonkortasunaren aldetik (beno diotenez Windows 7 gogor dator).

Nahiz eta hori argi izan, Apple-ek azken aldian egin dituen gauza batzuekin eta hartu dituen bide batzuekin ez naiz guztiz lasai gelditzen. Beharbada, beste jende askok bezala Apple-en inguruan nuen ideia ez zen guztiz erreala baina ez dut uste hori bakarrik denik, azken aldian beraien “filosofia” aldatzen ari direla dirudi.

Lehen Apple-en produktuak ederrak ziren, errazak, denetarik zeukaten eta materialak denbora asko irauten zuten oso ondo fabrikatuta zeudelako. Orain berriz arazo asko plazaratzen dira ateratzen duten produktu bakoitzeko (eta ez diot lehen belaunaldikoetan bakarrik):

Nik duela 5 urtetako Powerbook bat erabiltzen dut oraindik ere eta ez dit arazorik eman. Orain berriz badirudi aurkezten dituzten produktuak 2 edo 3 urtetan aldatu beharrekoak direla, badirudi ez dutela lehen zeukaten bukaera fin hori.

Gero softwarearen inguruan ere arazo asko sortzen hasi dira eta gainera gero eta itxiagoak dira. Badirudi txikiak zirenean dena zabaltzen zutela jendea hurbiltzeko baina orain handitzen ari direnean dena ixten dutela, euro bat ere ez galtzeko.

  • iPod Touch-arentzako eguneratzeak kobratu
  • Programen kontrol zehatza eraman (edozein programa ez baitute onartzen App Store-an)
  • Bluethooth sistema itxita
  • iPhone edo iPod Touch-aren eguneratze bakoitzarekin software aldaketak moztu (bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea izan beharko luke erositako produktu batekin, ezin da izan software eguneratze bategatik erositako produktua gehiago erabili ezin izatea)
  • Telefono operadore batzuekin kontratu esklusiboak sinatu (egia da merkatuan sartzeko erarik errazena dela baina berdina egin daiteke eta produktua aske ere saldu)
  • iPod berrientzako ateratako software-a zaharrentzako ukatu eta iPod zaharrentzako erositako hainbat gehigarri berrientzako ezin erabili
  • Mac OSX-en eguneratze bakoitzeko jendeak gero eta arazo gehiago publikatuz
  • Mobile Me zerbitzuarekin egon diren arazo guztiak (ez zebilen, berandu atera zuten, jende askok datuak galdu zituen…)

Honekin ez dut esan nahi lehen ez zegoenik arazorik, ezta ere ez zenik gauzengatik ordaindu behar baina urtetan Apple-en produktuak erabili dituen jende askok berdina esaten badu zeozergatik izango da.

Eta ez dakit logistika arazoa izango den edo zer baina ez geunden ohituta aurkezten zizkiguten produktuak itxarotera. Lehen, aurkezten zituzten egunean bertan plazaratzen zituzten, gaur egun berriz hilabeteak itxaron behar izaten dira.

Gauza guzti hauek produktu desberdinak erosterako orduan zalantzak sortarazten dizkit. Duela 3 bat urte ez nuke inolako zalantzarik izango garestitxoa zen produktu bat erosteko (banekielako urte askotarako balioko zidala) baina gaur egun ez dakit ea mereziko didan horrenbeste diru gastatzeak urte gutxira arazoak sortzen badizkit.

Eta ez da hori gainera Apple-en inguruan ikusten ari den mamu bakarra, ezta garrantzitsuen ere. Izan ere, Google-en itzala sumatzen hasi dira Apple-ekoak, produktu egokiak ateratzen ari baitira egunero. Internet-eko zerbitzuek programa desberdinak itzalean uzten ari da eguna joan eta eguna etorri eta horretan Google da errege. Gainera dagoeneko programak bihurtu dira, konexiorik gabe ere erabili daitezkeelako, ordenagailuan bertan (Google Gears). Nire kasuan adibidez lehen asko goraipatzen nituen hainbat programa zabaldu ere ez ditut egiten gaur egun:

Dagoeneko eskumako begiarekin Microsoft begiratzen duen bitartean ezkerreko begiarekin Google begiratzen dabil Apple. Izan ere, nahiz eta bi enpresen arteko harremanak sendo mantendu badirudi Apple Google-en produktuei begira dabilela azken aldian, eta ziurrenik beldurrez. Horren adibide argia da iWork.com zerbitzu berria, Google Docs bezalakoa, baina ordainduz. Hori da hain zuzen ere bi enpresen zerbitzu edo softwareak desberdintzen dituena, Apple-ek ateratzen dituen produktuen erraztasuna eta potentzia mantentzen du Google-ek baina dohainik (ea noiz arte, baina horretaz hurrengo post-ean idatziko dut).

Gainera Google-en aldetik mugimendu garrantzitsu bat ikusi berri da, Google Sync, dohainik noski eta Google Sync eta Flickr erabiliz adibidez alde batera utziko du Mobile Me pertsona batek baino gehiagok, Apple-en azken aurkezpeneko izarretako bat. Google-ek disko gogor birtuala ateratzen duenean (dagoeneko badaude zerbitzuak baina ez dira Google-enak) ez dakit arrazoirik geldituko den Mobile Me ordaintzeko.

Egia da oraindik ere Apple-ek produktu oso onak dituela merkatua mantendu eta irabazteko, izan ere sistema operatibo oso sendoa du, iPod eta iPhone-ak hor daude eta produktu on eta politak egiten jarraitzen dute baina adibidez “NetBook” deituriko portatil txikien merkatua handitzen ari da eta Apple-ek argi esan zuen beraiek ez zutela horrelako produkturik aterako eta “Hackintosh”-ak ere hor daude, gero eta jende gehiagoren asmoetan.

Azken finean publikatzen ari diren arazo guztiek, dena ixtearen politikek, produktu askoren berrikuntza ezek, beraien produktuak aspaldi erabiltzen gabiltzanek ditugun kezkek eta merkatuko zenbait mugimenduei bizkarra emateak (NetBook-ak, internet bidezko zerbitzuak…) beharbada nortasuna galtzera eramango dute, hori da nire kezka.

Hacer un comentario

Añada su comentario abajo , o utilice su trackback desde su sitio.

Suscribase a estos comentarios.

Trate de ser agradable y seguir con el tema propuesto.

Puede utilizar estas etiquetas : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

*Campos obligatorios