“Bitelia”-n irakurri berri dut musika industriak esku hartu nahi duela Spotify-n. Argi zegoen. Ea orain zenbat irauten duen dohainik.
Bideoan ikus daitekeen bezala Spotify musika entzuteko plataforma bat da, bilatu eta entzun hori da bere lema. Ia denetarik aurki daiteke, euskarazko talde batzuk barne baina dirudienez orain industriak hori neurtu nahi du, gauza batzuk kendu eta herrialdeka ere musika sailkatu. Hau da herrialde guztietan ezingo da berdina entzun, Frantzian entzuten dena ez da zertan Euskal Herrian entzungo. Internet bidez entzuten delako egin dezakete hau.
Sistema erraza da; erregistratu, programa jaitsi, entzun nahi duzuna bilatu eta entzun. Horretaz gain talde edo bakarlariaren informazioa ikus daiteke, antzeko taldeetara lotura eta abesti zerrendak egin eta beste erabiltzaileekin banatu. Hori bai, erabiltzeko internetera konektatuta egon beharra dago eta ezin daiteke entzuten ari zarena jaitsi.
Oraingoz doako zerbitzua da, beno badaude ordaineko aukerak ere, publizitatea kentzearen truk. Hala ere doakoan dagoen publizitatea ez da ia nabaritzen, programaren eskumaldean noizean behin agertzen da eta oso noizean behin 30 segundu irauten duen iragarki bat entzun behar izaten da, nik oraingoz behin bakarrik entzun dut.
Argi dago horrelako perlak ezin duela asko iraun musika industriak esku hartu gabe, eta gutxiago dohainik. Beraz gozatzera!
Lotura: Spotify

Añada su comentario abajo , o utilice su trackback desde su sitio.
Suscribase a estos comentarios.
Trate de ser agradable y seguir con el tema propuesto.
Puede utilizar estas etiquetas : <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>